miércoles, 31 de octubre de 2012

Zeintzuk dira "2015 Idea Mundua Aldatzeko" - aren helburuak?

1.  Mundu zuzenago, solidarioago, demokratikoago eta bidezkoagoa eraikitzeko banaka edo taldeko estrategiak bilatzean ikasleen parte-hartzea sustatzea.

2.  Ikasleei boterea ematea, haiek uler dezaten etorkizuna Giza Eskubide, berdintasun eta planetaren iraunkortasunarekiko konpromiso etiko eta  solidarioaren menpe dagoela.

3.  Toki, herrialde eta nazioarteko mailetan krisiak sakondu dituen giza arazoei buruzko prestakuntza ematea.

4.  Garapenerako hezkuntzarako baliabide eta estrategiak eskaintzea irakasleei.

5.  Irakasle eta hezkuntza elkarte osoa egiten ari diren jardunbide egokiak ikusaraztea, balore, hiritartasun eta garapenerako hezkuntzatik gaur egungo erronka eta arazoei erantzuna emanez.

6.  Balore eta hiritartasunerako hezkuntzaren esparruan, garapenerako hezkuntzako esperientzia eta proposamenak trukatzeko sareak sortzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario